Lehen sektorean eta elikagaien industrian egindako ibilbide profesionala aitortzen dute Nardiz Sariek. Nekazaritza sektorean Kaiku kooperatibak jaso du saria; arrantza sektorean, Anabac Atunontzi izoztaileen Armadoreen Elkarteak; eta elikagaien industr...
Lehen sektorean eta elikagaien industrian egindako ibilbide profesionala aitortzen dute Nardiz Sariek. Nekazaritza sektorean Kaiku kooperatibak jaso du saria; arrantza sektorean, Anabac Atunontzi izoztaileen Armadoreen Elkarteak; eta elikagaien industrian, Bacalao Giraldo enpresak. Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso zuten saria, herenegun. Anabac Bermeon eratu zen 1977an, eta gaur egun Euskal Herriko inguraketako atunontzi izoztaileak batzen ditu. Lau enpresa talderen esku daude elkarteko atunontzi horiek: Atunsa, Echebastar, Inpesca eta Pevasa.