Elikadura burujabetzari buruzko hitzaldia egingo da gaur, Mutrikun
Mutrikuko EH Bilduk bultzatuta, gaur, elikadura burujabetza eta herrietako jantokiei buruzko hitzaldia egongo da Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean, 19:00etan hasita.Hitzaldia Myriam Onaindia Ekoalboraz Elikagai Ekologikoen elkarteko kideak moderatuko du, ...
Hitzaldia Myriam Onaindia Ekoalboraz Elikagai Ekologikoen elkarteko kideak moderatuko du, eta hizlariak hurrengoak izango dira: Iñaki Lazarobaster EHNE-Gipuzkoako presidente ohia, Patxi Gaztelumendi Larrabetzuko ikastetxe publikoko guraso elkarteko kidea eta Nagore Narbaiza Markina-Xemeingo Bekobenta ikastetxe publikoko guraso elkarteko kidea.
Jaten dena «osasunerako garrantzitsua» dela jabetuta, gero eta gehiago dira bertoko, sasoiko eta kalitatezko jakiak aukeratzen dituztenak. Datuei erreparatuz, egun, jakien %10 inguru dira inguruko ekoizleengandik lortutakoak. EHNEk 2007an egindako ikerketa baten arabera, Lea-Artibaiko ikastetxeetako jantokietan zerbitzatutako jakien %90 kanpokoa zen.
Bi adibide
Egoera horri bueltan eman nahian, «jantoki osasuntsuago, hurbilago eta bidezkoaren alde» agertzen diren guraso elkarteak gero eta gehiago dira. Hitzaldian, hain zuzen ere, bi adibideren berri emango dute Markina-Xemeingo eta Larrabetzuko ikastetxeetako kideek.
Markina-Xemeingo Bekobenta ikastetxeko jantokia, esate baterako, Eusko Jaurlaritzak lau ikastetxe publikotan jarritako proiektu pilotuetan lehenengoa da. Bertan, 280 umeri jaten ematen diote, bertako kalitatezko produktuekin.
Beste alde batetik, Larrabetzuko ikastetxe publikoko guraso elkarteak garrantzia handia ematen dio euren umeek jaten dutenari, eta horren harira, janto- kirako produktuak herriko baserritarrei, herriko harategi, arrandegi eta denda txikietan erosi izan dituzte beti.