Andoni Lariz Frantziako Uzercheko espetxera lekualdatuko dute
Andoni Larizen senideek HITZAri jakitera eman diotenez, Ziortza-Bolibarko presoa Uzercheko espetxera eroango dute.Larizek herenegun jakin zuen kartzelaz aldatuko zutela, espetxeko langile batek maleta egiteko esan zionean.Ziortza-Bolibartarra atzo ater...
Larizek herenegun jakin zuen kartzelaz aldatuko zutela, espetxeko langile batek maleta egiteko esan zionean.
Ziortza-Bolibartarra atzo atera zuten Frantziako Bois D’Arcy espetxetik. Eta senideek uste dute gaur edo bihar Uzercheko espetxera helduko dela.
Izatez Uzercheko espetxea Euskal Herritik gertuago badago ere, senideek azaldu dute hara autoz joan behar dutela: «Lehen, Bois D’Arcy-ra garraio publikoan joan ahal ginen. Orain, bai edo bai autoz joan behar gara, eta sei ordu inguruko bidaia dugu». Dena dela, Uzercheko espetxeak «baldintza hobeak» dituela gaineratu dute.
Urrian da aske geratzekoa Lariz. «Gero eta gutxiago geratzen da, beraz, eutsiko diogu», diote senideek.