Gernika-Lumoko Ogasunaren aurrean egin du protesta gaur LAB sindikatuak. Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeetako ordezkari Jon Iñaki Alkorta ‘Jobi’-k egin ditu adierazpenak, eta, sindikatuaren iritziz, ogasuna ere bada gaur egungo pobrezia egoeren erantzule. “Herrialdeetako ogasunek ere erantzukizun zuzena dute herrialde horretan aberastasuna banatzen duten moduarekin; bera da dirua biltzearen arduradun, eta baita diru horren banatzaile ere”, esan du. Era berean, esan du gaur egun idarrean dagoen legeak gizarte eredu injustu bat bultzatzen duela. “Ogasunak ez du modu egokian jokatzen, gure ustez, eta diruaren banaketa justuago bat exijitzen dugu, sozialagoa eta orekatuagoa”, esan du Alkortak.
Bai Busturialdean zein Lea-Artibain langileen egoerak azken urteetan okerrera egin duela salatu du LABek: “Metal arloak jarraitzen du izaten eskualdeetako arlorik indartsuena; baina esan behar da ehunka lanpostu ari direla galtzen. Iaz Espainiar estatuan mateal arloan hitzarmen bat sinatu zuten, zeinaren arabera Espainiak berak esku har zitekeen negoziazio bat lortu ezean”. Hala, hitzarmen hori arriskuan dagoela esan du Alkortak, “patronalak ezbaitu negoziatu nahi”.
Zerbitzu sektorea, arrantza eta kimika arloko langileen egoera ere kezkagarria dela azaldu du LABeko ordezkariak. Hala, mobilizazioak iragarri dituzte bi eskualdeetan, ekainaren 3a bitartean. Egun horretarako, manifestazioak deituko dituzte bost herri handienetan: Bermeo, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroan.
Era berean, maiatzaren 28an Bilbon egingo duten nazio mailako manifestaziora joateko deia ere egingo diete langileei.