Bermeoko Sancti Spiritus udal egoitzako egoiliarra da Urrutia, eta omenalditxo bat egin diote gaur goizean. Familiagaz, egoiliarrekin eta egoitzako langileekin ospatu du 100. urtebetzea. Idurre Bideguren alkatea eta Benito Ibarrolaza alkateordea ere bertaratu dira, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak ere.
Maria Urrutia kandelak amatatzen
Opariak eta lore sorta ugari jaso ditu gaurkoan Urrutiak, eta kandelak amatatzeko aukera ere eduki du. Erroxape abesbatzak ere parte hartu du gaurko omenaldian.
Foruan jaio zen Maria Urrutia, 1916. urtean. Zortzi neba-arrebadun familiako bosgarren alaba da. Gaztetan, zerbitzari modura lanean ibili zen lehenengo Gernikan eta gero Nafarroan. 30 urterekin Bermeon ezkondu zen, eta Demikun bizi izan zen. Baserrian lan asko egin zuen eta Gernikan eta Bermeon esnea banatzen ibiltzen zen. 1979an alargundu zen eta Kresentzio Etxebarria kalera joan zen bizitzera.
1996. urtetik dago Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzan, Urrutia da gaur egun egoitzan denbora gehien daraman egoiliarra.