Zapi bustiak komunetik ez botatzeko deia egin du Bermeoko Udalak
Benito Ibarrolaza zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, “azken aldian arazoak sortzen ari dira saneamendu sarean, eta lurzorua gorozki-urekin kutsatzen ari da”.
Ibarrolazaren arabera, “arazoak gertatzen ari dira bai komunitatearen hoditerian, bai eta hoditeria orokorrean ere. Arazo horiek trabatzeak gertatzen ari direlako ematen ari dira. Zapi bustiak komunetik botzearen ondorioz trabatzen ari da hoditeria”.
Hala, edozein motako zapi busturik komunetik ez botatzeko deia egiten die herritarrei, “saneamendu sarean arazorik gerta ez dadin”.