Robotika tailerra emango dute Gautegiz Arteagan
Herriko umeentzako antolatu du udalak tailer hori, Imaginn (Mondragon Unibertsitatea) enpresaren laguntzarekin. Hilaren 21ean emango dute, 10:00etatik 14:00etaram eta plazak mugatuak dira.
Tailerra 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat da, eta parte hartu gura duenak Kultur Etxean eman behar du izena, maiatzaren 13a baino lehen. Parte hartzeko, 5 euro ordaaindu behar dira. Helburua da txikienek programazioa eta robotikaren munduan lehenengo pausoak emteko aukera izatea; bet ere, planteamendu ludikoarekin. Gautegiz Arteahgako alkate Juan Felix Naberanek esan duenez, “oso garrantzitsua da teknologia umeei hurbiltzea eta ikaskuntza prozesu hori era ludiko batean ematea”.