Okamika eta Berasategi nagusi, Bermeoko triatloian
Mikel Elgezabal gernikarra hirugarren sailkatu da, Okamika lekeitiarrarengandik 2 minutu eta 53 segundora. Euskal Herriko zirkuituko bigarren proba izan daAnder Okamika lekeitiarrak eta Virginia Berasategik irabazi dute Bermeoko X. Campos Triatloia Raf...
Mikel Elgezabal gernikarra hirugarren sailkatu da, Okamika lekeitiarrarengandik 2 minutu eta 53 segundora. Euskal Herriko zirkuituko bigarren proba izan da
Ander Okamika lekeitiarrak eta Virginia Berasategik irabazi dute Bermeoko X. Campos Triatloia Rafa Memoriala.Zapatu arratsaldean lehiatu zuten proban, Okamikak ordu bete, 10 minutu eta 50 segundoko denbora egin zuen.
Berasategirentzat egun berezia izan zen. Izan ere, hiru urtez txapelketetatik kanpo egon ostean, nagusitasun osoz lortu zuen garaipena. Ordu bete, 18 minutu eta 32 segundoko denboran amaitu zuen proba.
Gizonezkoei dagokienez, Pello Osoro sailkatu zen bigarren, eta Mikel Elgezabal gernikarra izan zen hirugarrena Lamerako helmugan.
Lehia estua egon zen gizonezkoetan. Eibarko triatloi taldeko Osorok Okamikak baino 2 minutu eta 38 segundo gehiago behar izan zituen lehia amaitzeko. Elgezabal, berriz, Okamikarengandik 2 minutu eta 53 segundora sailkatu zen.
Emakumezkoetan, Estefania Gomez sailkatu zen bigarren, eta Helene Alberdi hirugarren. Gomez Berasategirengandik 4 minutu eta 38 segundora sailkatu zen. Alberdik ordu bete, 24 minutu eta 22 segundotan burutu zuen triatloia.
Bermeoko portuan 750 metro igerian eginda hasi zuten lehia, gero bizikletak hartu, eta 24 kilometroko ibilbidea burutuko zuten Bermeo eta Bakio artean, eta azkenik, 5 kilometro egin zituzten korrika ,Lameratik portura joan-etorri bi eginez.
316 lagun zeuden izena emanda, baina 296 triatletak parte hartu zuten. Horietatik, 234 partaidek amaitu zuten, 61 erretiratu egin ziren, eta triatleta bat kanporatu egin zuten.
2016ko Euskal Herriko zirkuituaren bigarren triatloia izan da, eta Bizkaiko lehena. Gainera, Du Tri Lasport kopako bigarren proba puntuagarria ere izan da.