Idazlan Koadernoen irakurketa egin dute gaur Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleek
XV. Idazlan koadernoen aurkezpena egin dute atzo eta herenegun. Lehen Hezkunta, Bigarren Hezkunta eta Batxilergoko ikasleek idatzitako 60 idazlan aurkeztu dituzte, bi egunotan. Irakurketekin batera, urtero, idazlanak batzen dituzten
koadernoak ere aurkeztu dituzte.
Lizeo antzokian egin dituzten irakuketetan abentura, amodio, drama… eta denetik jorratzen dituzten gaiak plazaratu dituzte idazle gazteek. Egindako lana saritzeko, irakurketa ekitaldian udalerriko liburu dendetan euren gustuko liburak eros ditzaten, gazteenei 30 euroko bonoa eta zaharrenentzat 40 euroko bonoak eman diztkiete.
Portada lehiaketa ere izan dute. Aurtengo Lehen Hezkuntzako idazlanen portadan, LH 5. mailako Jon Asla Urritiaren irudia joango da, eta DBH/Batxilerreko azalean berriz, DBH 4. mailako Asier Ortuzar Andresek aurkeztutako lana da. Portaden lehiaketako azken fasera heldu diren 70 bat lan ere daude ikusgai Lizeo Antzokian.
Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Hezkuntza Arloak, hiribilduko zentroekin elkarlanean egindako ekitaldi honen helburua idazmena lantzea eta irakurzaletasuna sustatzea dira, euskara sendotzea delarik xede nagusia. Gernika-Lumoko Euskararen Plan Estrategiko guztietan aintzat hartu izan den egitasmoa da hau.