Busturiak badu adierazpena
Adierazpena herritarrei aurkezteko jaia ekainaren 5ean egingo dute, Altamira auzoko plazan; herriko talde eta elkarteen parte hartzea eskatu dute egun horretarakoBusturiko Gure Esku Dago (GED) dinamikak Eskura planaren baitako adierazpena adostu zuen e...
Adierazpena herritarrei aurkezteko jaia ekainaren 5ean egingo dute, Altamira auzoko plazan; herriko talde eta elkarteen parte hartzea eskatu dute egun horretarako
Busturiko Gure Esku Dago (GED) dinamikak Eskura planaren baitako adierazpena adostu zuen eguen iluntzean, herritarrekin batera. Horretarako, Altamira auzoko kultura etxean batu ziren hogei lagun inguru.Beste lau herriko adierazpenak eduki zituzten esku artean. Horietatik abiatuta, modu parte hartzaile batean ideiak botatzen hasi ziren, adierazpena behin betiko adostu arte. Modu horretan, Busturiko adierazpena honakoa izatea adostu dute: «Herri bat gara, gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukagu. Busturiko herritarrok eskubide hau gauzatu gura dogu. Gizarte justuagoa lortzeko, elkarbizitza indartzeko, era parte hartzailean gure herriaren prozesu demokratiko eta askatzailean aurrera egiteko. Herritarron sasoia da. Jende anitza herri libre batean».
Atzoko batzarrean jakinarazi zutenez, Eskura plana aurkeztu dute Busturiko Udalean, eta osoko bilkuran onartu dute aho batez. Orain, adierazpena ere aurkeztuko dute mozio batean.
Adierazpena, baina, herritarrei aurkeztu gura die. Horretarako, ekainaren 5ean, Altamira auzoko plazan jai txiki bat antolatu gura dute. Egun hori antolatzeko, herriko talde eta elkarteen parte hartzea eskatu dute: «Talde edo elkarte bakoitzak zerbait antolatu dezake egun horretarako». Busturiko aurpegi ezagunak ere gonbidatuko dituztela azaldu dute; besteren artean, David Seco, Kepa Junkera, Julen Kalzada edota Joseba Agirrezkuenaga.
Ideia guztietara zabalik
Adierazpena herriratu ondoren, Busturiko Ituna prest izan gura dute udazkenerako. Herri galdeketa, berriz, 2017ko apirilaren 2an egitea aurreikusten dute Bermeon eta Busturian.
Busturiko GEDren lan taldea eguenetan 18:00etan batzen dela gogorarazi gura izan dute, Axpeko Otsozulo gaztetxean, hain zuzen ere; herritar guztiak gonbidatu dituzte batzarretan parte hartzera. Era berean, ekainaren 5ean egin gura duten jairako ideia guztiak ongietorriak izango direla azaldu dute dinamikako kideek.