Lanok kanpinaren ingurua hobetzeko asmoagaz egin ditu Ibarrangeluko udalak.
Itxiera berri bat egin eta landarez hornitu dute, pasealekuan egurrezko itxitura ipini dute, eta 30 auto gehiagorentzako lekua egin dute.
Jesus Mari Ziluaga Ibarrangeluko alkateak azaldu duenez, orain artekoen moduan, lan hauek ere ingurugiroa errespetatuz burutu dituzte: “Urdaibairen liburu zuria kontuan hartu da beti ere ingurugiroagaz bat egiteko eta era berean azpiegiturak hobetzeko”.
180.000 euroko aurrekontuagaz egin dituzte lanak, eta kopuru horren %80a Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzatik jaso dute.
Argazkia: Ibarrangeluko udala.