Portu herriko baserritarrak ardiak triskilatzen duen abilezia erakutxi du
Baserritarrez jantzi dira gaur
ereñotarrak, Elexalde auzoan egin duten
Baserritarren eguna ospatzeko. Goizetik giroa egon da plazan eta plazan zeuden kirol erakustaldi, dantza eta produktuen erakusketara hurbildu dira hainbat herritar.
Ortuariak, gazta eta bestelako baserriko produktuak eta txakolina eta sagardoa ere ez dira falta izan jai herrikoi honetan. Hauekin batera bertoko artisuan lanak eta abereak ere egon dira ikusgai. Herriko andreek ere
taloa prestatzen aritu dira bertaratutakoentzat. Dena musika herrikoiagaz girotua.
Tartean,
Kabelinatxe Ereño eta Nabarnizko dantza taldearen emanaldia eta Gerandape Herri Kirol taldearen aurkezpena egin dituzte.
Bertan,
harrizulatze erronka egin dute, Iñigo Aurrekoetxea eta Iker Murueta bikotea, Gorka de la Concepcion, Aitor de la Concepcion eta Eneko Bilbao hirukotearen kontra aritu da. Azken urteetako ohiturari eutsiz, Portu herriko baserritarrak ardiak triskilatzen duen abilezia erakutsi du baita.