Lau zuzeneko iragarri ditu biharko, Kontzijope Rock jaialdiak
Lekeitioko kontzijopea rockzaleen bilgune izango da, beste behin ere, bihar gauean. Zuzeneko lau kontzertu biltzen dituen egitaraua prestatu du, oraingoan, Burrundada Lekeitioko rock taldeen elkarteak. Nabil talde lekeitiarrak, Gernika-Lumo, Basauri et...
22:00etatik aurrera
Musikak ez du etenik izango 22:00etatik aurrera. Atzekabe izango da udaletxe azpiko jaialdiko oholtzara ateratzen lehena, eta ondoren, Nabil eta Niketz irtengo dira rockzaleak gozaraztera. Azkenerako utzi dute aurtengo jaialdiko ezustekoa, Kastaña.
Lekeitioko kultur etxeko lokalean entsegatzen duten talde ezberdinetako musikari batzuk batu eta eratu dute Kastaña izeneko taldea. Jaialdirako elkartu dira espreski, eta talde ezagunen bertsioak eskainiko dituztela aurreratu dute.
Kontzertuetako sarrerak 3 euro balioko ditu, baina kontsumizio bat sartzen dela jakitera eman dute antolatzaileek. Sarrerak Kontzijopeko atarian bertan erosi ahalko dira.