Jubilatuen urteroko bazkaria egingo dute, maiatzaren 14an
GERNIKA-LUMO //Jubilatuek egun ederra pasatzeko aukera izango dute urtero ospatzen den bazkari herrikoian. Datorren maiatzaren 14an izango da, zapatuan, Merkatuko Plazan. Txartelak salgai daude 3 euroan; Udaletxean, hirugarren adineko Pasealekuko gunea...
GERNIKA-LUMO //Jubilatuek egun ederra pasatzeko aukera izango dute urtero ospatzen den bazkari herrikoian. Datorren maiatzaren 14an izango da, zapatuan, Merkatuko Plazan. Txartelak salgai daude 3 euroan; Udaletxean, hirugarren adineko Pasealekuko gunean, Sociedad Gernikesa elkartean eta ostalaritza saltoki hauetan eskura daitezke: Omago Txiki, Kepa, Auzokoa, Bake Eder eta Santanapen. Maiatzeko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa bihurtu da jubilatuen bazkari hori; aurtengoa bederatzigarrena da.