Hartu Trena ekimenak herri osora zabalduko ditu aldarrikapenak
Domekan egingo dira ekintzak, Ondarroan. Tontorramendira egingo den irteeragaz hasi, eta herri osoa zeharkatuko duen kalejiragaz amaituko dira ekintzak, ItsasaurrenMartxoaren 8an bertan behera geratu eta gero, Hartu Trena! euskal preso eta iheslarien g...
Domekan egingo dira ekintzak, Ondarroan. Tontorramendira egingo den irteeragaz hasi, eta herri osoa zeharkatuko duen kalejiragaz amaituko dira ekintzak, Itsasaurren
Martxoaren 8an bertan behera geratu eta gero, Hartu Trena! euskal preso eta iheslarien giza eskubideen aldeko ekimen herrikoia berritasunekin egingo da domekan, Ondarroan. Hain zuzen ere, trena martxan ipini aurretik, mendizaleek Tontorramendira joan-etorria egingo dute.Mendi irteeran parte hartuko dutenak 09:00etan batuko dira Alamedan, eta joan-etorria egin ostean, Zaldupeko Zubitik abiatuko den trenaren hasieragaz bat egingo dute.
Trenaren kalejira hori 12:00etan hasiko da bidean aurrera egiten, eta Itsasaurreko plazara ailegatu bitartean, hainbat geldiune egingo dituzte. Geldiune bakoitzean eskubide urraketa bat salatuko dute: «Irakaskuntza eskubidea, iheslariei jazarpenak, salbuespen legediaren amaiera, amatasun-aitatasun eskubidea, sakabanaketa…».
Geldiune bereziena Kofradia Zaharraren parean egingo dena izango dela aurreratu dute: larriki gaixorik dauden presoak etxeratzeko geldiunea egiteaz batera, Ibon Iparragirre ondarrutarra etxeratzeko aldarrikatuko dute.
Eskubideen urraketen amaiera irudikatuz, kalejira Itsasaurren amaituko da, 13:30ak inguruan. Han «ekitaldi xume bat» egingo dute.