Erdi Arora bidaia magikoa egiteko aukera egongo da, Merkatu Plazan
Erdi Aroko azoka egingo dute asteburu honetan, Gernika-Lumoko Merkatu Plazan. Hamahirugarren urtez egiten den azoka tradizional horretan denetarik izango duten 50 postu egongo dira eskura, gaur hasi eta domekara bitartean.Oraingoan fantasia munduaren g...
Oraingoan fantasia munduaren gaia landuko dute antolatu dituzten ekintzetan. Antolatzaileek esan dutenez, adin guztiei zuzendutako ekintzak egongo badira ere, bereziki umeentzat zuzendutako programa izango da. Magia, jolasak, erraldoiak, asto gainean ibilaldiak, tigreak, esku jokoen txapelketak, arku tiraketa eta beste ekimen asko egongo dira aukeran. Ume jolas-erraldoiak ere egongo dira, katapultak eta kutxa txinatarrak, adibidez.
Goiz-arratsaldez
Bertaratzen direnek Erdi Aroko errezetak dastatzeko eta larruzko artisaulanak, zeramikazko eta burdinazko lanak eta lurrinak eta lore lehorrak erosteko aukera ere izango dutela azaldu du Iñaki Gorroño Azoka eta Merkatu zinegotziak. Antzinako armen erakusketa, nekazaritzako lanabesak, buruhandiak eta arabiar jaima bat ere egongo dira ikusgai.
Azoka Gernika-Lumoko Udalak antolatu du, eta zabalik egongo da, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 22:00etara, nahiz eta zapatu-domeka gauean egingo dituzten emanaldiak gauerdia baino gehiago luzatuko diren.