Gaurtik igandera bitartean egongo da Erdi Aroko azoka
Gaurtik hasita eta domekararte egongo da
Erdi Aroko azoka Gernika-Lumoko
Merkatu Plazan. Denetarik izango duten
50 postu egongo dira, eta umeentzako eta adin guztietako bisitarientzako egingo dituzte asteburuan zehar. Hamairugarren urtez egiten den azoka honen aurtengo gaia
magia izango da.
“Bertaratzen direnek, Erdi Aroko errezetak dastatzeko aukera izateaz gain, larruzko artisau-lanak, zeramikazko eta burdinazko lanak eta lurrinak, eta lore lehorrak erosteko aukera ere izango dute, besteak beste”, Azoka eta Merkatu arloko zinegotzi Iñaki Gorroño azaldu duenez. Antzinako armen erakusketa, nekazaritzako lanabesak, buruhandiak eta arabiar jaima ere egongo dira.