200 musikarik ostatu hartuko dute asteburuan, Markina-Xemeinen
Musikariz beteko da Markina-Xemein asteburu honetan. Izan ere, Donostia 2016ren baitan Musika Eskolen Europako Elkarteak antolatu duen Emusik Musika Eskolen Europako Jaialdian parte hartuko duten musikariak Markina-Xemeinen hartuko dute ostatu.Bekobent...
Bekobenta eskola publikoan eta Atxondo kiroldegian lo egingo dute Alemaniatik eta Herrialde Katalanetatik etorriko diren ia 200 musikariek.
Otorduak ere Bekobenta eskolako jantokian egingo dituzte, eta horren truke, Alemaniatik datorren klarinete taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 10:00etan, eskolan bertan. Markina-Xemeingo Udaleko lantaldeak azaldu duenez, Emusikeko antolatzaileekin adostu ahal izan duten kontzertu bakarra izan da hori.
Izan ere, Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, Emusiken barruan programazio zehatz bat daukate taldeek, eta batera eta bestera ibili behar dira, goiz eta arratsalde, kontzertuak ematen. Hala ere, herrian daudenean, euren musika markina-xemeindarrei ere ezagutzera ematera gonbidatu dituzte. Beraz, baliteke, udalerrian bat-batean asmatutako saioren bat ere eskaintzea.
Lau talde
Alemaniako klarinete taldeagaz gain, beste hiru izango dira Markina-Xemeinen ostatu hartuko duten Herrialde Katalanetako taldeak: Boom-Burriacs, Banda EMMU Germans Arasa Los Flarets eta Banyoles.