Foruko Udalak hirigintzari buruzko tailerrak antolatu ditu
Foruko Udalak herriko hirigintzagaz lotura izango duten tailerrak antolatu ditu. Hilabete honetan egingo dituzte tailerrak, eta partaidetza bultzatzeko direla azaldu dute.Tailer horien bitartez, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) idazketan au...
Tailer horien bitartez, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) idazketan aurrera egin gura dute, herritarrekin bat eginda. Hala, planaren idazketa osatzen duen fase bakoitzak hirigintzari buruzko tailer bat edudiko duela azaldu du udalak. Foruko alkate Jane Eyre Urkietak azaldutakoaren arabera, «tailerretan herriko talde sozial ezberdinek herriko leku publikoak nola ulertzen eta erabiltzen dituzten adieraziko dute. Modu horretan, foruar guztiak inplikatzen dituen plan bat idazteko laguntza izango dugu».
Diagnostikoaren lehen fase horretarako, Foruko Udalak bi tailer antolatu ditu. Bi horiek maiatzean izango dira. Lehenengoa ume eta gazteentzako marrazki tailerra izango dela azaldu dute. Artearen bitartez, herriko umeek herria gaur egun nola ikusten duten eta etorkizunean nolakoa izatea gurako luketeen adierazi ahalko dute. Maiatzaren 11n eguaztenean, 17:30ean jarri dute ordua, kultur etxean.
Foruar guztientzat
Bigarren tailerra hilaren 19rako antolatu dute; 20:30ean batuko dira, kultur etxean. Hitzordu hori, berriz, foruar guztiei zuzendutakoa izango dela adierazi dute. Hainbat gai landuta, herriko gaur egungo egoera aztertuko dute: ingurumena, leku publikoak, mugikortasuna, etxebizitzak eta herriko hornikuntza, besteak beste.
Gai horren inguruko informazio guztia www.forua.net webgunean aurki daiteke.