Eskolapeko kioskorako ideia lehiaketa deitu du Lekeitioko Udalak
Kioskoaren erabilpenerako aukera desberdinak aztertu nahi dituzte. Maiatzaren 23ra arte egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko aukeraLekeitioko Udalak ideien lehiaketa bat antolatu du Eskolapeko kioskoaren erabilpenerako aukera desberdinak aztertz...
Kioskoaren erabilpenerako aukera desberdinak aztertu nahi dituzte. Maiatzaren 23ra arte egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko aukera
Lekeitioko Udalak ideien lehiaketa bat antolatu du Eskolapeko kioskoaren erabilpenerako aukera desberdinak aztertzeko. Orain arte kioskoa informaziogune modura erabili da, eta beste zeintzuk erabilpen izan dezakeen aztertu nahi dute herritarren parte hartzeagaz.Kioskoari irtenbide bat emateagaz gainera, herritarren artean ekimenak sortzeko eta garatzeko jarrera sustatu nahi dutela azaldu du udalak. Horrez gain, herritarrengan irudi sortzaile, ekintzaile eta aktiboa proiektatu nahi dute.
Lehiaketa herritar guztiei zabalik dago, bai norbanako zein enpresa eta erakundeei ere. «Parte hartzeko baldintza bakarra ideia bat eduki eta gidoi bat garatzea da», zehaztu dute.
Parte hartzeko epea zabalik dago, eta ideiak maiatzaren 23ra arte aurkeztu ahalko dira. Lehiaketan izena emateko udaletxeko bulegoetara jo daiteke, edo bestela, postaz edo emailez bidali daiteke bertara.
Lehiaketa irabazten duen ideiak 300 euroko saria eramango duela jakitera eman du udalak, herriko edozein denda edo komertziotan gastatzeko.