Barakaldoko etxera eraman zuten atzo Egoitz Koto preso politikoa, gaixo duen aita ikusteko. Granadako Albolote kartzelan dute preso; martitzenean atera zuten handik, eta barikuan heldu zen Zaballako espetxera. Gasteizeko espetxean lau egun eman ostean, atzo arte ez zioten etxera joateko baimenik eman.
Domekan ere Zaballan bisita egiteko zuten eskubidea ukatu zieten senideei. Bisita egiteko eskaera egina izan arren, ez zieten Koto ikusten utzi, “FIES presoa” dela argudiatuta.
Barakaldarra, Mundakako bizilaguna ere bada Egoitz Koto. 2002. urtean atxilotu zuten, eta orduz geroztik zigorra betetzeko hainbat kartzela ezagutu ditu. Gaur egun Granadan dute urrunduta, senideengandik 800 kilometrora.