Bizkargi eguna ospatuko dute asteburuan, 36ko Gerran hildako gudariak omentzeko
Urtero legez Bizkargi mendira igoko dira aurten ere, maiatzaren lehen domekan, 36ko gerran hildako gudarien omenez ospakizuna egiteko. Domekan ekitaldia egingo dute 18:30etan eta 19:00etan erromeria egongo da Drindots taldearen eskutik.
Egun berezi hau dela eta, inguruko herrietako mendi talde askok igoera egingo dute Bizkargira. Bermeoko Sollube 707 mendi taldeak irteera egingo du Talatik goizeko 7:00etan. Busturako Udaleko Kultur Arloak berriz irteera antolatu du, Altamirako plazatik 8:30etan.