AntxoadIE egingo dute Eskolondoko tabernan. 13:00etatik aurrera, antxoa prestaketa tradizionalaren erakustaldiagaz hasiko dute eguna.
“Mari Tere urtero ibiltzen da antxoak modu desberdinetan zelan prestatzen diren jendeari erakusten, musutruk, eta aurten horren inguruan zeozer egitea pentsatu genuen, eta azkenean egun osoko plana antolatu dugu”, zehaztu dute antolatzaileek.
Erakustaldiaren ostean, antxoa dastaketa egingo dute Eskolondoko tabernan.
Bazkalordurako, berriz, Indabada prestatu dute. 15:00etan Eskolondoko tabernaren arkupean bazkalduko dute, 10 euoren truke.
Bazkalostea kantu kontari girotuko dute, eta arratsalderako pailazo ikuskizuna prestatu dute familia osoarentzat.
18:00etatik aurrera, frontoian izango da pailazoen emanaldia,
Bat Bi Hiru Festa animazio taldearen eskutik.
Eguna borobiltzeko rock eta soul doinuak entzungai izango dira Eskolondoko arkupean. 21:00etan hasiko da
Somedays out talde bilbotarraren emanaldia.