Turkiako Itzulia utzi behar izan zuen Pello Bilbaok, zapatuan
Pello Bilbao Caja Ruraleko txirrindulariak ezi izan du Turkiako Itzulia amaitu. Zapatuko zazpigarren etapan erretiratu zen gernikarra, barikutik gaixorik zegoelako.Hala ere, barikuko etapa amaitzea lortu zuen. 50. helmugaratu zen, Jaime Roson etapa ira...
Hala ere, barikuko etapa amaitzea lortu zuen. 50. helmugaratu zen, Jaime Roson etapa irabazlearengandik 12 minutu eta 49 segundora.
Domekan amaitu zuten lasterketa, eta Bilbaoren Caja Ruraleko taldekide Jose Goncalves txirrindulari portugaldarra izan da aurtengo irabazlea. David Arroyo taldekidea sailkatu zen bigarren, 18 segundora, eta Nikita Stalnov Astana Cityko txirrindularia izan zen hirugarrena, 56 segundora.
Bestalde, 201,7 kilometroko azken etapa Jakub Mareczkok irabazi zuen. 5 ordu, 46 minutu eta 24 segundoko denboran egin zuen ibilbidea. Sacha Modolo sailkatu zen bigarren, eta Francisco Chamorro izan zen hirugarrena.