Barikuan bota zuten txupina Gernika-Lumoko Lorategieta auzoan, eta pintxopote bategaz eman zieten hasiera ospaizunei. Zapatu-domekan ere adin guztien gustuko ekimenak izan dira, Jolasak, txokolate jana eta nagusientzako salsa dantzaldiagaz gozatu zuten...
Barikuan bota zuten txupina Gernika-Lumoko Lorategieta auzoan, eta pintxopote bategaz eman zieten hasiera ospaizunei. Zapatu-domekan ere adin guztien gustuko ekimenak izan dira, Jolasak, txokolate jana eta nagusientzako salsa dantzaldiagaz gozatu zuten auzokideek zapatuan. Domekan, aldiz, Elai-Alai dantzari taldeko txikienek saioa eskaini zuten eguerdi partera argazkian. Ostean, tripa betetzeko, paella platerak jarri zituzten dastatzeko, 2 euroren truke. Umeen gozamenerako, jolasak izan ziren domeka arratsaldean ere, baita txorizo dastaketa bat ere.