Pello Bilbaok Turkiako Itzulia utzi behar izan zuen zapatuan
Zapatuko zazpigarren etapan erretiratu zen gernikarra, barikutik gaixorik baitzegoen. Hala ere, barikuko etapa amaitzea lortu zuen. 50. helmugaratu zen, Jaime Roson etapa irabazlearengandik hamabi minutu eta 49 segundora.
Atzo amaitu zuten lasterketa. Bilbaoren Caja Ruraleko taldekide Jose Goncalves txirrindulari portugaldarrak irabazi du lasterketa, eta David Arroyo taldekidea sailkatu da bigarren, hemezortzi segundora. Nikita Stalnov Astana Cityko txirrindularia sailkatu da hirugarren, 56 segundora.
Bestalde, atzoko 201,7 kilometroko etapa (8. etapa) Jakub Mareczkok irabazi zuen. Bost ordu, 46 minutu eta 24 segundoko denboran egin zuen ibilbidea. Sacha Modolo sailkatu zen bigarren, eta Francisco Chamorro izan zen hirugarrena.