Toki eta fase ezberdinetan egingo diren lanak, hiribilduko
errepideak egokitzeko helburuarekin egingo dira. Jose Maria Gorroño alkatearen esanetan, lan hauek
abenduan bukatuta egoteko asmoa daukate.
Juan Calzada kalean, Saraspeko geltokitik Gurutze Gorrira arte,
espaloia zabaldu egingo dute, errepidearen altuera berdinean jarriz. Merkurioko iturritik Saraspera egin ziren lanei jarraipena emateko, lan hauen kostua
360.000 eurokoa izango da. Bertan dauden aparkalekuak mantendu egingo dira, baina errail bat kenduko dute.
Juan Calzada Kalean egindako lanen aurreko fasea Saraspera heldu zen
Tiloetako aparkalekua ere handitu egingo dute,
121 aparkaleku gehiago jarriz.
310.000 euroko inbertsioa suposatuko duten obra honetarako okertuta dagoen etxea botako dute, Urbietara doan zubiaren inguruan aparkaleku kopurua handituz. “Kanpotik datorren jendearen %80ak bertan aparkatzen du eta herritar askok ere aparkaleku hau erabiltzen dute”, azaldu du Jose Maria Gorroño alkateak.
Mestikabaso kalean ere
bidegorria egiteko proiektua azaldu du alkateak. Bertara heltzen den bidegorria 108 metro luzatuko dute, errepidea eta skate pisten artean dagoen hezkaia kenduz. Horretarako bertan dagoen espaloia bi metro izatetik lau metro izatera pasatuko da. Kale honetako bidegorriaren %40 suposatuko duten obra hauek
60.000 euroko kostua izango dute.
Beko Ibarra kalean ere lanak egingo dituzte errepidea konpontzeko. Lehen fasean
27.000 euro inbertituko dituzte, Losal eta Errenteriako zubira arte errepidea asfaltatzeko. Hiribilduko beste zenbait kaleetako errepideetan ere,
konponketa puntualak egingo dituzte.