Antolatzaileek jakinarazi dutenez,
35 salmahai daude Gernika-Lumoko Merkatu Plazan. Bigarren eskuko azokan parte hartzen ari direnak “gustura” daudela diote; izan ere, jendea joan-etorrian dabilela azaldu dute, “nahiz eta haizea dabilen eta euria ere egin duen”.
Salmahaietako batzuk, merkatu plazan
Denetarik aurki daiteke gaurko bigarren eskuko azokan, helburua erabilerarik ez duten gauzei irtenbidea ematea baita. Janari edo abereen salmenta da antolatzaileek onartzen ez duten gauza bakarra.
10:30ean zabaldu dituzte ateak, eta
18:00etara arte egongo direla jakinarazi dute antolatzaileek.