Gernikako kaleak zeharkatu zituen manifestazioak
Bonbetatik ihesi, orain 79 urte, beraien arbasoek ere, bizimodu hobearen bila beste lur batzuetara joan behar izan zutela izan zuten atzo, beste behin ere gogoan. Garai berriak diren arren, Lobak ekimenaren ararabera, mundua ez da horrenbeste aldatu, “Guk aldatu nahi dugu” diote. Hala,
Guernicatik Gernikara. Ongi Etorri leloagaz manifestazioa egin zuten atzo iluntzean. Errefuxiatuei babesa eskaintzeko atera ziren ehundaka lagun atzo kalera, gerratik ihesi dabiltzan pertsonak Gernikan ongietorriak direla aldarrikatu zuten. Antolatzaileen arabera, 400 lagun inguruk parte hartu zuten.
Andra Mariko babeslekua zegoen tokitik hasi zuten atzo manifestazioa, eta Astrako bunkerrean amaitu zuten. Andra Mariko babeslekua zen Gernikako handiena; 146 metro koadro zituen, eta 450 pertsonentzako lekua zegoen. babes bila hara joan ziren gehienak hil ziren; hiru pertsona baino ez ziren bizirik atera.
“Gernikako eta egungo errefuxiatuen irudietan begirada berdinak ikus ditzakegu, sentimendu bera”, azaldu zuten atzo Lobek: “Guk gazteok bestelako etorkizun bat eraikitzeko baldintzak sortu behar ditugu. Ez dugu beste Gernikarik nahi, ez dugu nahi gerrarik, errefuxiaturik, hildakorik deportatu…ez dugu nahi goserik, desberdintasun sozial eta ekonomikorik, bazterketarik…ez dugu etorkizuna ahaztu nahi”.
Gernikako kaleetan, hortaz, harresiak apurtu nahi dituztela “ozen” aldarrikatu zuten atzo: “Hemen, errefuxiatuentzat lekua dago”.