Geoparkea eta Mutriku bisitatu ditu Europako ordezkaritza batek
Bilbon egiten ari diren Hiri eta Herri Jasangarrien Europako VIII. Konferentzien baitan, atzo arratsaldean Geoparkera bisita egin zuten Europako toki gobernuetako 50 bat ordezkarik, proiektua bera eta lurraldearen kudeaketa eredua gertutik ezagutzeko. ...
Alde batetik, Leire Barriuso Geoparkeko gerenteak bisitariei ongietorria egin zien Zabielen, eta ondoren, Mutrikuko hirigune historikoa ezagutzeko aukera izan zuten Marta Amonarriz turismo bulegoko arduradunaren eskutik. Bestalde, olatu planta ere bisitatu zuten. Noemi Lekuberekin, olatu planta ezagutzeaz gain, bisita gidatua ere egin zuten portuan zehar. Azkenik, Bentalekua ere ezagutzeko aukera ere izan zuten.
Biltzarrean, gainera, Euskal adierazpena onartuko dute, aurrerantzean toki iraunkortasunerako konpromisoaren erreferentzia izango dena Europan. Biltzarra Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuen Nazioarteko Sareak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.