Euskadiko Biodibertsitate Zentroak GastroDibertsitate Gelak berreskuratuko ditu
Eskualdeko gastronomiaren dibertsitate gela hauen helburua ezagutzan egongo da oinarrituta, aditu ezberdinek eskeinitako hasierako hitzaldi baten bidez, eta halaber, gai bakoitzaren arabera ekarritako produktuen dastaketen bidez.
Lehen saioa “Gatza”-ri buruz izango da eta Jabi Soto, Añanako Gatz Harana Fundaziokoa, hizlari gisa egongo da Gatz Harana proiektua aurkezteko eta gatzaren ezaugarriak eta erabilrak ezagutarazteko, dastaketa barne.
GastroDibertsitate Gelak hilean behin ospatuko dira, 17:00etatik 18:30etara, Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, parte hartzaile bakoitzeko bost euroko tarifa izanez. Talde murriztuak dira eta izen-ematea telefonoz egin ahal da 946 870 402 zenbakira deituz edo mezu elektronikoaren bidez info@torremadariaga.org helbidera bidaliz.