Berriatuan hasiko dute Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa
Bihar 17:30etik aurrera jokatuko dute 680 kiloko lehen jardunaldia. Zortzi talde ariko dira nor baino nor gehiago. Mutrikun egingo dute bigarren saioa, maiatzaren 7anBerriatuan hasiko dute bihar Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa. 17:30ean hasik...
Bihar 17:30etik aurrera jokatuko dute 680 kiloko lehen jardunaldia. Zortzi talde ariko dira nor baino nor gehiago. Mutrikun egingo dute bigarren saioa, maiatzaren 7an
Berriatuan hasiko dute bihar Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa. 17:30ean hasiko da 680 kiloko lehen jardunaldia, Gaztedi A, Gaztedi B, Gaztedi C, Goiherri A, Goiherri B, Akelarre-Goiherri, Ibarra eta Mutriku taldeekin.680 kiloko hurrengo jardunaldia maiatzaren 7an lehiatuko dute Mutrikun, eta maiatzaren 22an izango da finala, Deban.
Mutrikuko Sokatira taldeak adierazi duenez, taldea osatzeko arazoak izan dituzten arren, taldea osatu duten zortzi sokatiralariak «gogotsu» entrenatu dira denboraldirako. Horietatik lau beteranoak dira, beste batentzat bigarren urtea izango da, bi kide berri daude, eta beste batek asteburuetan soilik entrenatzen du taldearekin, herritik kanpo ikasten duelako.
Zapatuan hasi, eta uztailaren 30ean amaituko dute txapelketa. Egun horretan 580 kiloko finala jokatuko dute, Laukizen. Hain zuzen ere, 580 kiloko lehen kanporaketa uztailaren 16an egingo dute, Erandion, eta bigarrena, Berangon izango da, uztailaren 24ean.
Beste kategoriei dagokienez, 640 kiloko lehia ekainaren 4ean hasiko dute Laukizen. Ondoren, Martiartu-Goierrin izango dute bigarren jardunaldia, ekainaren 11n, eta finala, berriz, Barrikan jokatuko dute. Ekainaren 18an izango da hori.
600 kiloko lehen saioa Leioan izango da ekainaren 25ean, eta bigarren jardunaldia Loiun egingo dute, uztailaren 3an. Finala, berriz, San Kristobal-Goierrin lehiatuko dute, uztailaren 9an.
Zapatuetako saioak 17:30ean hasiko dira, eta domeketakoak, ostera, 11:30etik aurrera jokatuko dituzte.