Berbalagunen irteerak mendia eta historia uztartuko ditu bihar
Gernika-Lumoko Berbalagunek bihar egingo du apirileko mendi irteera. Oraingo honetan, gainera, bonbardaketaren urteurrenagaz lotu gura izan du Berbalagunek kirol jarduera hori.Hala, txangoa egin ostean, Astrako babeslekura bisita gidatua egingo dute, e...
Hala, txangoa egin ostean, Astrako babeslekura bisita gidatua egingo dute, eta 1937ko apirilaren 26an gertatu zena hurbiletik ezagutzeko aukera izango dute. 12:30ean izango da bisita gidatua.
Hala ere, horren aurretik, mendi irteera egingo dute berbalagunkideek. 09:00etan aterako dira Gernika-Lumoko Foru plazatik. Handik, Amillagarako bidea hartuko dute. Ostean, Lurgorritik Kanpantxura, Ajangizera eta Burgoara igo ostean, Oleskon aterako dira. Gernika-Lumora sartu eta Turismo Bulegorainoko bidea egingo dute.
Turismo Bulegotik Astrara joango dira gero, 36ko Gerratik zutunik mantentzen den babeslekua bisitatzeko. Biharko txangoak, beraz, euskaraz eta lagun artean Gernikako bonbardaketan gertatutakoa ezagutzeko aukera paregabea emango du. Izena emateko, AEKn edo udal euskaltegian.