Asteleheneko etapa irabazi zuen Bilbaok.
Jakub Marezcko (Southeast – Venezuela) txirrindulari italiarrak irabazi du gaurko etapa, lau ordu, hogei minutu eta 28 segundoko denbora eginda.
Gaur ere sprintean erabaki da etapa, eta 49 txirrindularik osatutako tropelean izan da Bilbao. Gernikarra 31. sailkatu da gaurko bosgarren etapan.
Irabazlearengandik denbora berean, Andre Greipel (Lotto-Soudal) sailkatu da bigarren, eta Manuel Belleti (Southeast-Venezuela) etapa irabazlearen taldekidea izan da hirugarrena helmugan.
Sailkapen orokorrari dagokionez, ez dago aldaketarik. Caja Ruraleko hiru txirrindularik jarraitzen dute sailkapenaren goikaldean. Jose Goncalves portugaldarra Bilbaorengandik bost segundora dago, eta David Arroyo espainiarra, berriz, Bilbaorengandik hamahiru segundora.
Bihar Kumluca eta Elmali artean egingo dute
Presidential cycling tour of turkey 2016 lasterketaren seigarren etapa. 116,9 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.