Aurten ere, Arrain Azokaren baitan,
pintxo lehiaketa antolatu du Bermeoko
Eleizalde ikastolak, Arrain Azoka Elkartearen babesagaz. Aurtengoa lehiaketa horren hamalaugarren urtea izango da, eta herriko
22 tabernek parte hartuko dute. Pintxoak dastatu ahal izateko i
bilbidea martxan da, eta Arrain Azokara bitarteko
asteburuetan dastatu ahalko dira lehiaketara aurkeztutako pintxoak.
Iazko lehiaketara aurkeztutako pintxoak
Arrainagaz egindako pintxoak dira guztiak, eta
12:00etatik 14:30era, dastagai jarri beharko dituzte asteburuetan, lehiaketara aurkeztutako taberna guztiek.
Eskuorri batean bilduta
Arrain Azokako pintxo lehiaketan parte hartzen duten taberna guztiekin
eskuorri bat prestatu dute antolatzaileek. Horretan, lehiaketara aurkeztutako pintxoen
argazkiak ikusi ahal dira: bakoitza
zelan dagoen eginda azaltzen dute, eta
zein tabernatan eginda dagoen. Eskuorri horiek, lehiaketan parte hartzen duten
tabernetan edo Turismo Bulegoan aurki daitezke.
Pintxo lehiaketagaz bezeroen parte hartzea bermatu gura dutela azaldu dute; horregatik, pintxoa dastatzeaz gain, euren iritziak ere jaso gura dituzte tabernariek. Hala, eskuorri horietan bezeroek iritzia eman ahalko dute. Parte hartzen duten pertsonek, ondoren, zozketa batean parte hartuko dute.
Publikoaren zozketaren emaitza,
maiatzaren 21ean emango dute,
12:00etan, Lamerako kioskoan,
pintxo lehiaketako sari banaketa ekitaldian, hain zuzen ere. Egun horretan, gainera, pintxo guztiak ikusgai jarriko dituzte azokan.
Hemen ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako pintxoak.