Lorategietako jaiak ospatuko dituzte asteburuan
Apirilaren bukaeragaz batera heltzen dira Gernika-Lumoko Lorategieta auzoko jaiak. Aurten, barikutik domekara, zelan eta zegaz ospatu izango dute auzo horretako bizilagunek.Bihar 21:00etan botako dute txupina, eta auzokoentzako pintxopoteagaz emango di...
Bihar 21:00etan botako dute txupina, eta auzokoentzako pintxopoteagaz emango diete hasiera jaiei. Hurrengo egunean, 11:30ean meza entzun ostean, kopaua emango dute. Arratsaldean, 17:30etik aurrera, umeentzako jolasak izango dira auzoan, eta txokolate jana 19:30ean. 20:30ean hasita, nagusientzako dantzaldia izango da ostean. Hain zuzen, salsa dantza egiteko aukera izango da, Bermeoko Salsa Cubana taldearen eskutik.
Jolasak, dastaketa…
Domekan, Elai-Alai dantzari taldearen ikuskizunak emango dio hasiera egunari, 12:30ean. Bazkal orduan, 15:00ak aldera, paella dastatzeko aukera izango da, 2 euroren truke.
Arratsaldean, berriz, umeentzako jolasak izango dira 16:30etik 19:30era, eta sagardotan egindako txorizoa dastatzeko aukera ere izango dute Lorategietara bertaratzen diren gernikarrek 21:00etatik aurrera. 22:00etan botako dute jaiei amaiera emateko txupina.