Vigon, Teis auzoan elkartuko dira Euskal Herriko, Galizako, Kantabriako eta Asturiaseko arraun elkarteak. Hain zuzen ere, Euskal Herritik hamar taldek parte hartuko dute, Galizatik hamazazpi talde egongo dira, Kantabriatik sei talde, eta Asturiastik ordezkari bakarra egongo da.
Zapatuan 17:00etan hasiko da kanporaketen lehia, eta domekan jokatuko dituzte finalak. 10:00etatik aurrera lehiatuko dute lehen finala, eta 12:00etatik aurrera bigarrena.
Bertoko arraun taldeei dagokienez, Bermeoko Arraun Elkarteko ordezkariek hartuko dute parte, mutilen umeen mailan. Kategoria horretan, Zumaiako Telmo Deuna Arraun Elkartea eta Itsasoko Ama Arraun Elkartea ere lehiatuko dira, Kantabriako Castro eta Valle de Camargo taldeekin, eta Galizako Cabo Da Cruz, Rianxo, O Mar de Bueu, Robaleira eta Vilaxon taldeekin.
Era berean beste sei kategoria hauetako kanporaketak eta finalak jokatuko dituzte: Emakumezko Etorkizunezkoak, Emakumezko Gazteak, Emakumezko Absolutuak, Gizonezko Kadeteak, Gizonezko Gazteak eta Gizonezko Absolutuak.
Espainiako Batel Txapelketara sailkatutako taldeak:
- Asturiasetik: Mar de Castropol
- Kantabriatik: ACT. N. Castro, Valle de Camargo, S.D. Remo Astillero, La Planchada, Remo Colindres eta Tramiera.
- Euskal Herritik: Bermeo A.E, C.R.O. Orio A.E, Hibaika A.E, Pasai D.Koxtape, San Nikolas A.E, Kaiku A.K.E, Zumaiako T.D.A.E, Itsasoko Ama A.E, Deustuko A.T eta Zierbena A.E.
- Galizatik: C.R. Chapela, C.R. Vilaxoan, A.D. Esteirana, Nautico de Riveira, C.R. Vila de Cangas, C.R. A Cabana, C.R. Cabo Da Cruz, C.R. Mecos, S.D Tiran, C.R Rianxo, C.D O Mar de Bueu, C.R. Robaleira, Amegrove C.R., C.R. Virxe da Guia, C.R. Meira, C.R. Cedeira eta C.R. Moaña.