Domekan, 12:30ean hasiko da Gernika Rugby taldearen eta Bathco taldearen arteko norgehiagoka.
Ohorezko Mailari eusteko bidean, partida erabakigarria denez, Gernika-Lumotik autobusa antolatu du klubak. 09:30ean irtengo da autobus geltokitik.
Domekan, F.C Barcelonaren kontra jokatu zuten ligako etxeko azken partida. Argazkia: Txebi Arriaga.
Domekan Santanderrera joan gura dutenek, Basurde Rugby tabernan eman behar dute izena, eta bost euro ordaindu beharko dituzte.
Basurdeek 2015-2016 denboraldiko etxeko azken partida domekan jokatu zuten, eta 55-12 nagusitu ziren F.C Barcelonaren kontra.
Gaur gaurkoz, Gernika Rugby taldea 33 puntugaz sailkapeneko azken aurreko taldea da. Hernani du aurretik, puntu kopuru berdinagaz, eta Pozuelo sailkapeneko azkenak 30 puntu ditu.
Bestalde, gainontzeko euskal taldeei dagokienez, Hernaniren aurretik Getxo Artea zortzigarrena da, eta Ampo Ordizia bederatzigarrena. Biek ala biek 39 puntu dituzte.
VRAC Quesos Entrepinares da sailkapeneko buru, 93 puntugaz. El Salvador bigarrenak 78 puntu ditu, eta Bathco hirugarrenak 71 puntu.