Bizkaiko Txakolinari buruzko formakuntza jardunaldia egingo dute bihar, Lanbide Ekimenek antolatuta. Jakinarazi dutenez, Busturialdeko ostalaritza sektoreari zuzendutako jardunaldia izango da. 11:00etan hasiko da.
Arratzuko Eraikuntzarako Teknologia Berrien Zentroan egingo dute jardunaldia (Barrutialde institutuaren aurrean), etatxakolinari buruzko hainbat gauza ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Iñaki Suarez Euskadiko Sumilier Elkarteko lehendakaria izango da hizlaria, eta hainbat eduki landuko ditu. Besteak beste, Bizkaiko txakolinaren historia, barietateak, motak…
Dastaketa ere egingo dute, txakolinarena eta gaztarena. Jardunaldia dohanekoa da eta plazak mugatuak dira.