Caja Rural taldeko txirrindulari gernikarrak tzo jantzi zuen liderraren mailota. Argazkia: Caja Rural Team.
Caja Ruraleko hiru txirrindulari dira sailkapeneko buru. Jose Goncalves portugaldarra bost segundora du gernikarrak, eta David Arroyo espainiarra hirugarrena da Bilbaorengandik hamahiru segundora.
Gaurko etapa Sacha Modolo (Lampre-Merida) italiarrak irabazi du. Sprintean erabaki da gaurko etapa. Hamar laguneko taldean, txirrindulari italiarrak izan dira azkarrenak. Izan ere, gaurko etaparen sailkapenaren lehenengo bostak italiarrak izan dira.
Seydisehir eta Alanya arteko 187 kilometroko etapa lau ordu, 27 minutu eta 33 segundoan burutu du Modolok. Antonio Viola sailkatu da bigarren, eta Marco Zanotti hirugarren.
Bilbaok hogeitazortzigarren amaitu du gaurko etapa. Sei txirrindularik ihesaldia egin dute, baina, etapa amaieran, helmugara heltzeko lau bat kilometroren faltan harrapatu ditu tropelak, eta tropel horretan zegoen gernikarra.
Bihar 5.etapa
Presidential cycling tour of turkey 2016 lasterketaren 5. etapa lehiatuko dute bihar. Txirrindulariek Alanya eta Kemen artean 189,3 kilometroko ibilbidea egingo dute.