Epilepsia-krisiei buruzko ikerketa diruz lagundu asmoz, tapoiak biltzeko kanpaina hasi dute Muxikan. Hain zuzen, Bilboko mutil bat laguntzeko hasi dute kanpaina. Bultzatzaileek azaldu dutenez, Aingeru izeneko mutikoak epilepsia krisiak izaten ditu, eta harek pairatzen duen gaixoa ikertzeko dirua batu gura dute.
Tapoiak Zubieta Errota liburutegian batuko dituzte arratsaldez. Goizez, aldiz, udaletxean batuko dituzte. Urretxindorra herri eskolan ere tapoiak batzeko kontenedora jarri dute, eta eskola orduetan batuko dituzte.
Ekimenaren bultzatzaileek esan dutenez, muxikarrek gogotsu hartu dute ekimena, eta, dagoeneko, hasiak dira tapoiak biltzen bai udaletxean zein liburutegian.