'Bizitza bizi' solasaldia antolatu du Berbalagunek biharko
Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan batuko dira 18:00etan. 14 hilabetez Mexikotik Argentinara txirrinduan bidaiatzen egin zuten bidaia azalduko die bertaratatukoei Erikek eta Garbiñek, Bizitza Bizi solasaldian. Herrialde asko zeharkatu zituzten, eta zelako bidaia izan zen, zelan planteatu zuten, non egin zuten lo… azalduko dute, besteren artean.
Hala ere, bertaratzen direnak ez dira entzule soilak izango; solasaldia izango baita. Berbalagunetik azaldu modura, “gure bizipenak elkarbanatzeko aukera izango dugu, solasaldian, 20:00ak arte”.
Interesa duenak ez du aurretiaz izena eman beharko.