Argazkia: Caja Rural Team.
Gaurko etapa hamalaugarren amaitu du Gernika-Lumoko txirrindulariak. Andre Greipel etapa irabazlearengandik bi minutu eta hamalau segundora helmugaratu da.
Hain zuzen ere, Greipel alemaniarrak hiru ordu, 48 minutu eta 33 segundoan burutu du gaurko 158,9 kilometroko etapa.
Gaur gaurkoz Caja Ruraleko hiru txirrindularik osatzen dute podiuma. Jose Goncalves, Bilbaorengandik bost segundora dago sailkapen orokorrean, eta David Arroyo dago hirugarren, gernikarrarengandik hamahiru segundora.
Bihar 187 kilometroko etapa
Bihar laugarren etapa egingo dute txirrindulariek. Seydisehir eta Alanya artean 187 kilometro egingo dituzte.
Domekan amaituko dute lasterketa.