Argazkia: Gautrail.
Frutos hirugarren urtez jarraian nagusitu da proba honetan. Aurtengoan, ordu bete, 51 minutu eta 18 segundoko denboragaz irabazi du. Zaldunbidek, berriz, ordu bete, 31 minutu, eta 35 segundotan amaitu zuen 18 kilometro inguruko proba.
Mutiletan, Aritz Martin arrolapetarrak (iaz hirugarren sailkatu zen) eta Yosu Gomez Amurrioko taldekoak osatu zuten podiuma. Martinek ordu bete, 34 minutu eta 25 segundoko denbora egin zuen. Gomez, ostera, ordu bete, 36 minutu eta zazpi segundoko denboran helmugaratu zen.
Nesketan, Agurtzane Argiarro bermeotarra sailkatu zen bigarren, bi ordu, bi minutu eta 37 segundoko denboragaz. Oihane Orue gernikarrak osatu zuen podiuma. Arrolapeko kideak bi ordu, bost minutu eta 21 segundo behar izan zituen proba amaitzeko.
Zapatuan, 240 parte hartzaile inguruk parte hartu zuten Gautrailean. Gutxi gorabehera erdiek lasterketa egin zuten, eta beste erdiek martxa.
21:00etan ekin zioten bideari, Arratzuko Loiola auzotik. Denek proba amaitzea lortu ez bazuten ere, gehienek egin zuten 18 kilometroko ibilbidea.
Alex Txikonekin berbaldia
Gautraila lehiatu aurretik, arratsaldean, Alex Txikon alpinista bizkaitarrak hitzaldia eman zuen Eskolako aretoan. Nanga Parbateko espedizioan izandako bizipenak kontatu zituen.