Mikel Retolaza eta Nerea Irazabal aurrez aurre, atzoko saioan. Argazkia: Bertsozale
Ondarroan egin zuten
atzo, Udabarriko Fasearen
laugarren kanporaketa.
Nerea Irazabal Markinarra izan zen garaile, bete-beteta egon zen Ondarroako Bekozini antzokian.
Nerea Ibarzabal Salegik 188,5 puntu lortu zituen eta
Mikel Retolaza Etxebarriak 174,5, berriz. Iñaki Iturriotz Zuluagak 172 puntu egin zituen, Txaber Altube Sarrionandiak 171, Iker Garitagoitia Astigarragak 144,5 eta Peio Azkarate Elejabarrietak 132.
Atzoko saioan gai emaile beharretan Zihara Enbeita Gardoki aritu zen. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu zuten. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.
Hirugarren saioa
Zapatuan berriz, Erandion egin zuten Udabarriko Faseko hirugarren kanporaketan
Gurutz Uruburu muxikarrak bostgarren postua lortu zuen. Arrate Illaro Etxebarria izan zen saioko garaile, 188 punturekin, Paule Ixiar Loizaga Legarrak 161, Illart Gumuzio Larrazabalek 142,5, Aitor Esteban Etxebarriak 142,5, Gurutz Uruburu Ibarguengoitiak 137 eta Bikain Urkiri Etxebarriak 94,5.
Zapatuko saioan gai emale beharretan Amaia Ugalde Begoña aritu zen. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu zuten. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.
Hurrengoa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasearen hurrengo kanporaketa datorren zapatuan, apirilaren 30ean jokatuko da,
Derioko Gurea aretoan, 17:30ean. Bertan izango da
Koldo Gezuraga Gernikarra.