Oroimenaren marken lekuko izango da Jai Alai, hilaren 30ean
Bernardo Atxagaren Markak liburua eta dokumentala oinarri, ikuskizun berezia hartuko du Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuak apirilaren 30ean.Berde Produkzioak eta Filmaik ekoiztetxeek elkarlanean Landu dute Markak (Gernika 2016) ikuskizuna. Oroimen hi...
Berde Produkzioak eta Filmaik ekoiztetxeek elkarlanean Landu dute Markak (Gernika 2016) ikuskizuna. Oroimen historikoa jorratzen duen dokumentala da ekoiztetxeek dakartena, eta diziplina anitzeko ikuskizunaren parte izango da.
Ikuskizuna iragartzeko oharrak dioenez, bizitzaren joan etorrian inork ez du mundu hau aztarna edo marka propiorik gabe utzi nahi. «Hemen egon ginen, egun batean bizirik egon ginen hemen» adierazten duten markak uzten ditugu han eta hemen. Gernikak eta 1937ko bonbardaketak ere hainbat marka eragin ditu.
Hainbat artista
1937ko marka horiek eta 2016ko markak bilduko ditu Gernikaren sinbologiara hurbiltzeko ahalegin poetikoa egingo duen ikuskizunak.
Bernardo Atxagaren hitzekin hasiko da, eta harekin batera hainbat artista izango dira protagonista: Nebbian, Maite Arroitajauregi Mursego, Aitor Etxebarria eta Ander Mujika, Ruper Ordorika eta Hibai Agorria.
Sarrerak salgai
Ikuskizunerako sarrerak salgai daude Kutxabanken, eta Gernika-Lumoko Arima eta Auzokoa tabernetan, Lizeo Antzokian eta kultur etxean.
Aldez aurretik erosiz gero, 8 euro ordaindu beharko dira, eta lehiatilan 10 euro ordaindu beharko dira. Promo bideoa: https://vimeo.com/163605049.