Jake,
Mate eta
Pastor operazioetan atxilotutako 47 lagun auzipetu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak; Herrira-rekin lotutakoak, abokatuak eta Etxerat eta Jaiki Hadiko kideak.
“Erakunde terroristako kide edo laguntzaile” izatea leporatzen die Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak; tartean Kepa Manzisidor abokatu mundakarrari eta Gernikako bizilaguna den Ibon Meñikari. “
ETAren espetxe frontea” osatzea egotzi die –Berriak jaso duenez–, eta 2013ko irailean, 2014ko urtarrilean eta 2015eko urtarril eta martxoan egindako operazioekin lotuta daude auzipetzeak. Maiatzean deklarazera joan beharko dute.
Hain zuzen, Herriraren kontrako operazioaren baitan
atxilotu zuen Guardia Zibilak Ibon Meñika, 2013ko irailean burututako operazioan. Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak “ETAren tentakulutzat” jo zuen Herrira operazio hura egin zutenean. Atxiloketa haiek salatzeko erreakzioak ere ugariak izan ziren. Espainiako estatuaren helburua presoen aldeko plataformak bake prozesuaren ade egiten duen lan guztia kriminalizatzea dela esan zuen Herrirak.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak, bestalde, polizia operazioa
“atzerapauso” bat zela esan zuen, eta euskal gizarteak ez zuela ulertuko garai hauetan iragana gogorarazten duten polizia operazio bat burutzea. Besteak beste, Lokarrik eta Ezker Abertzaleak ere polizia operazioa salatu zuten.
Meñikak zehaztu duenez, Herrirako kideek inolako jakinarazpen ofizialik ez dute oraindik, eta sare sozialetik izan dute auziperatzearen berri.
Kepa Manzisidor 2015eko urtarrilean
atxilotu zuten.
Mate izeneko polizia operazioaren baitan, hamabi abokatu eta beste lau lagun atxilotu zituzten 2015eko urtarrilean. Gernika-Lumoko Arrano Etxea ere miatu zuen Guardia Zibilak atxiloketa horiek burutzeagaz batera.
Berri agentziek zabaldu zutenaren arabera, Herrira elkartearen kontra 2013ko urrian burutu zuten operazioaren segida izan zen 2015eko urtarrilekoa; eta 2014ko urtarrilaren 8an euskal presoen beste zenbait abokaturen kontra egindako operazioarekin ere bazuen zerikusia.
Xake operazioa deitu zioten lehenari, eta
Mate operazioa izena hartu zuen iazkoak.