Lekeitioko gazteen 'Zeresana' bueltan dator berriro ere
Bihar ospatuko den Zeresana Egunean aurkeztuko dute Lekeitioko gazteen komunikazio tresna berritua. Goizetik gauerako jaia prestatu dute gazteekHainbat urtez Lekeitioko gazteen komunikazio tresna garrantzitsua izan den Zeresana berriro ere bueltan dato...
Bihar ospatuko den Zeresana Egunean aurkeztuko dute Lekeitioko gazteen komunikazio tresna berritua. Goizetik gauerako jaia prestatu dute gazteek
Hainbat urtez Lekeitioko gazteen komunikazio tresna garrantzitsua izan den Zeresana berriro ere bueltan dator, eta horren berri emango dute bihar, Lekeition ospatuko duten Zeresana Egunean. Goizetik hasita gauera arteko egitaraua antolatu dute, aurten ere, Lekeitioko gazteek, eta egunari hasiera emateko 11:00etan elkartuko dira guztiak plazan.Zeresana komunikazio proiektua izango da, duda barik, goizeko lehen orduko gai nagusia. Betiko modura, solasaldia izaten dute lehenengo gazteek, urte horretan lantzen dabiltzan gaiak jorratzen dituztelarik. Izan ere, Zeresana Egunaren helburu nagusia hori da: Lekeitioko gazteen arteko komunikazioa bultzatu eta harremanak sendotzea.
Jaia baina, ez dute albo batera utziko. Horrela, 12:00ak aldera hasiko dira koadrillak paellak prestatzen. Behin bazkaldutakoan, jolaserako tartea hartuko dute mahai jokoak eta Tribiala mahai gainean jarriz, eta jokoekin amaitutakoan poteo girotua izango dute, Lekeitioko kaleetan zehar, Sakatu Eelektrotxarangak lagunduta.
Afaltzeko ordurako karaokea eta DJ Gabi-ren emanaldiak antolatu dituzte Konpainiako eliz aurrean, eta egunari amaiera emateko, 01:00ak aldera, pantaloi eta kantzontzilo lasterketa egingo da plazan.
Zeresana Egunean parte hartzeko gonbitea luzatu diete herritar guztiei, «gazte eta ez hain gazte». Gainera, Zeresanako kamisetak eta bazkarirako tiketak nahi dituenak gaur iluntzean erosi ahalko ditu 7 eurotan Eskolapean, edo bihar bertan, plazan.