Lander Torrealdai kapitaina. Argazkia: S.D Gernika.
Urbietan, 18:00etan hasiko da derbia.
2.B mailako 2015-2016 denboraldia amaitzeko lau jardunaldiren faltan, bigarren multzoko sailkapenean hamabigarrena da talde gernikarra, 43 puntugaz. Gizpuzkoako taldea, berriz, 50 puntugaz zazpigarrena da.
Zapatuan RM Castillaren aurka 3-0 galdu zuen Gernikak.
Hala ere, partida berezia izan zen Lander Torrealdai kapitainarentzat. Izan ere, denboraldian taldeagaz jokatu duen azken partida izan zen. Dominikar Errepublikara joan berri da, Atlantico FC taldean jokatzera. Printzipioz uztailaren 31ra arte egongo da han, baina, hilabete gehiago gera daiteke, taldea hango txapelketaren final erdietara sailkatuz gero.