Legution (Araba) elkartuko dira euskal arraun taldeak. Bihar sailkapen jardunaldia lehiatuko dute, 16:00etan hasita, eta etzi jokatuko dituzte finalak, 11:00etatik aurrera.
Bertoko klubei dagokienez, Bermeo Arraun elkarteko ordezkariak, mutiletan haur, kadete, gazte eta senior kategorietan lehiatuko dira. Nesketan, ostera, etorkizunezkoak kategorian ariko dira lehian.
Mundaka Arraun taldeko kideak, berriz, kadeteen mailan ariko dira mutiletan, eta baita emakumezko absolutuen kategorian ere.
Era berean, Urdaibai Arraun elkarteko neskek emakumezko etorkizunezko kategorian parte hartuko dute.
Kategoria bakoitzeko ibilbideak:
- Emakumezko haurrak, bi luze eta ziaboga bat, 1000 m
- Etorkizuneko neskak, bi luze eta ziaboga bat, 1000 m.
- Emakumezko gazteak, lau luze eta hiru ziaboga, 2000 m
- Absolutu neskak, lau luze eta hiru ziaboga, 2000 m.
- Gizonezko haurrak, bi luze eta ziaboga bat, 1000 m.
- Gizonezko kadeteak, hiru luze eta bi ziaboga, 1500 m.
- Gizonezko jubenilak, lau luze eta hiru ziaboga, 2000 m.
- Gizonezko seniorrak, lau luze eta hiru ziaboga, 2000 m